sasw0500
– GAUR aplikaziora sartzeko laguntza
Deskripzioa
GAUR aplikazioarentzako sarbide identifikazioa sartzea, konektatu behar duzun erabiltzaile (unibertsitario edo beste edozein erabiltzaile) mota aukeratu ondoren. Aukera lehenetsia: unibertsitarioa.
Operatiba
Konektatu behar den erabiltzaile mota aukeratuko da; aukera lehenetsia unibertsitarioa da (AZP, irakaslea edo ikasle matrikula). Kolektibo horietakoren batekoa ez bada, goitibeherakoan aukeratu “Beste erabiltzaile batzuk”.
Ř
Unibertsitate aurreko
ikasleak
Kolektibo hau aukeratzean, “nire lehen konexioa” botoia agertzen da. Botoi hori sakatu eta hurrengo pantailara joango gara, eta hor sistemak ikasleari pasahitza esleituko dio sistemara sartu ahal izateko.
Ř
Beste
erabiltzaile batzuk
Dagokion kolektiboa aukeratu ondoren, EHUk emandako erabiltzailea eta pasahitza sartzean “Sartu” botoia sakatuz, sistema bertan dauden erabiltzailea eta pasahitza balidatzen ditu; erabiltzailea eta pasahitza horiek markatutako kolektiboarenak dira, indarrean daude eta aplikaziora sartzea ahalbidetzen dute.
Ř
Unibertsitarioak
EHUk emandako erabiltzailea eta pasahitza sartzean “Sartu” botoia sakatuz, sistema bertan dauden erabiltzailea eta pasahitza balidatzen ditu; erabiltzailea eta pasahitza horiek markatutako kolektiboarenak dira, indarrean daude eta aplikaziora sartzea ahalbidetzen dute.
“Aurrekoa” botoia sakatu eta pantaila nagusira joango gara.
“Ahaztu egin zait nire pasahitza” botoia sakatu eta sistemara sartzeko pasahitza gogoraraziko dizun esaldiaren eta erantzunaren pantailara joango zara. Pantaila horretara iristeko, konexio erabiltzailea tekleatu eta horri dagokion kolektiboa aukeratu behar duzu.
Konexio erabiltzaileak sistemak ezarritako errore kopuruak gainditzen baditu, zure erabiltzailea blokeatu egingo da.
Mezuak
Eremu guztiak bete behar dituzu -> Kurtsorea dagoen eremua derrigorrezkoa da.
Erabiltzaile okerra -> Sartu dituzun erabiltzailea edo pasahitza ez dira zuzenak. Arrazoia izan liteke sartutako daturen bat (erabiltzailea edo pasahitza) oker egotea, erabiltzailea iraungita egotea, erabiltzailea oraindik aktibatu gabe dagoelako, erabiltzaileak baimenik ez duelako edo pasahitz okerren kopurua gainditu delako.
Erabiltzaile blokeatua -> Erabiltzaileak sisteman ezarritako saiakera okerren kopurua gainditu egin du.
Pasahitz okerra -> Erabiltzailea deskuidatu egin da pashitza sartzean.
Ikonoak
Ikonoak
HOME: Aplikaziora sartzeko pantaila nagusira
eramango zaitu, hau da, GAUR aplikazioari konektatzeko hizkuntza hautatzeko
pantailara.
LAGUNTZA: Ikusten ari zaren pantailari dagokion laguntza azalduko dizu.